Hasiera / Seilu / GOSASUN ERAGILEEN V. TAILERRA

GOSASUN ERAGILEEN V. TAILERRA

Imagen5

12/06/2015. Atzo izan zen Innobasquen GOSASUN Eragileen V. Tailerra; 50 lagun baino gehiago bildu ziren bertan, era guztietako erakundeetakoak, beren inguruneetan ohitura osasungarriak sustatzeko konpromisoa dutenak.

Tailerrean Elikadura osasungarria vending-aren bidez proiektuko nobedadeak aipatu ziren eta beste 3 kartel aurkeztu ziren ohitura osasungarriak sustatzeko elikadurari, estresaren kudeaketari eta vending makinetan aurkitzen ditugun produktu batzuen kaloriak erretzeko ibili beharko genukeenari buruz. Kartel hauek guztiak deskargatzeko prest daude webguneko Jarduerak fitxan.

carteles nuevos

Gainera, kontuan izanda zein kaltegarria den osasunerako denbora luzean eserita egotea, eta bideoa komunikazio-kanal gisa erabiltzearen onurei buruz aurreko tailerrean jasotako proposamenak ere gogoan izanda, bideo bat aurkeztu zen, Indartek eta Solutia-ren laguntzari esker sortua; aholkuak ematen ditu lanean sedentarismoa saihesteko.

<>

Azkenik, tailerrean taldeka lan egin zen erakundeetan ohitura osasungarriak sustatzeko ideia berriei buruz, eta laster argitara emango den dokumentu batean bilduko dira.

Aurkezpen osoa hemen ikus dezakezu.

Iruzkinak

Oraindik ez du inork post hau komentatu. Animatu eta izan zaitez lehena!

Idatzi zeure iruzkina

Izena *

Emaila (ez da publikoa izango) *

* Eremu derrigorrezkoak

    • Zer da seilua

    • GOSASUN seilua, Euskadin elikaduran, jarduera fisikoan eta osasun emozionalean bizitza-ohitura osasuntsuen sustapenarekiko konpromisoaren errekonozimendua da. GOSASUN seiluak Innobasqueren bitartezko onespena eta hedapena dakarkie hori daramaten jarduerei bai eta sustatzen duten eragileei ere.

    • GOSASUN zigilua lortu nahi duten jarduerek bizi-ohitura osasungarriak sustatzeko ekinbideak izan behar dute, baina erakundearen ohiko jardueraren parte ez direnak.

    • Seilu motak

  • Etiketak

Seilua eskatu ahal izateko beharrezkoa duzu:

  1. GOSASUNeko parte izatea.
  2. Izena emandako erabiltzailea izatea.
  3. Jardueraren bat web orrian izena emanda edukitzea.
GOSASUNeko eragileen parte bazara hasi saioa eta jaso nahi duzun seiluaren jardueraaukeratu, bestela, izena emaneta hasi gurekin lankidetzan lanean.

×