Hasiera / Seilu / Ez zara egon GOSASUN Eragileen IV. Tailerrean?

Ez zara egon GOSASUN Eragileen IV. Tailerrean?

Imagen1

16/10/2014. Ez zaitez kezka, hementxe duzu gaur, urriaren 16an, Elikaduraren Mundu Egunean, egin den topaketaren informazio guztia.

40 lagun baino gehiago elkartu dira urteroko bilera honetan; hainbat erakundetakoak ziren, baina guztiek partekatzen zuten Euskadi lurralde osasungarriago bihurtzeko helburua.

Tailerrak bi helburu izan ditu: alde batetik, GOSASUN eragileen parte-hartzea sustatzea; bestetik, proiektu berri bat aurkeztea, eta hori lantzen ari gara Euskadin “vending osasungarria” deiturikoa sustatzeko.

Innobasquetik hainbat ekintza egiten dira ohitura osasungarriak sustatzeko GOSASUN mugimenduaren bidez: adibidez, tailerrak eta ekitaldiak antolatzea, artikuluak argitaratzea, GOSASUN zigiluarekin zenbait ekinbide aitortzea, edo kanpainak eta proiektuak sustatzea. Baina pertsonen aldetik jarrera-aldaketa lortzea erronka garrantzitsua da, eta hori lortzeko beharrezkoa da GOSASUN mugimenduaren parte zareten eragile guztion konpromiso aktiboa.

Zuen ekarpenak garrantzitsuak dira GOSASUNek aurrera jarrai dezan. Tailerrean ikusi dugun bezala, zuen ideiak eta esperientziak kanpaina eta benetako proiektu berri bihur daitezke, “Mugi zaitez lantokian” kartelaren kasuan edo “vending osasungarria”ri buruzko proiektu berrian bezala, bi ekinbideak GOSASUN eragileek egindako proposamenetatik sortu baitira.

Tailerrean vending-ari buruzko proiektu hau aurkeztu da, eta bi helburu ditu: alde batetik, orduen artean hartzen den snacka ona izan dadila elikadura osasungarria egiteko, kontsumitzaileari kontzientzia harraraziz aukera egokia egin dezan. Eta bestetik, vending makinetan snack “osasungarri” hauen erabilgarritasuna sustatzea.

Proiektu hau gauzatzeko, eskaintzaren eta eskariaren aldean aurkitzen diren eragileekin lan egin behar da, aktore mota bakoitzarentzat helburu batzuk planteatuz, oztopoak zein diren detektatuz eta helburu bat lortzea ahalbidetuko duten tresnak eta jarduera-plana ezarriz: vending makinen eskaintzaren %50 izan dadila produktu “osasungarriak” saltzeko.

Azkenik, tailerrean gogorarazi da web-orrian duzuen profilaren bidez jarduerak partekatzea dela GOSASUN mugimenduari ekarpenak egiteko beste era bat. Web-orri hau baliabide onuragarria izatea nahi genuke, pertsonei osasungarriagoak izaten laguntzeko jarduerak eta esperientziak erakutsiko dituena, eta posible izan dadila jarduera hauek beste erakunde batzuetara hedatzea. Eta amaitzeko, dinamika parte-hartzailea bideratu da ohitura osasungarriak sustatze aldera GOSASUNetik beste zer ekintza egin ote daitekeen hausnartzeko, eta horretarako bildutakoei eskatu zaie adibide zehatzetan pentsatzeko, eta post-it bidez paneletan erakutsi dira beraien ideiak. Jardunaldia oso interesgarria izan da, eta ziur gaude ideia hauetatik proiektu berriak sortuko direla, partekatzen dugun ikuspegi horretarantz –Euskadi lurralde osasungarrirantz– aurrera egiten lagunduko digutenak.

Informazio gehiago.

collage-2014-10-16 (1)

Iruzkinak (1)

Blanca Usoz

Más que “concienciar” al consumidor para que realice una elección adecuada, que también hay que hacerlo (informar, concienciar y responsabilizar), hay que facilitarle dicha elección. No se me ocurre mejor manera de hacerlo que ofertando en la máquina de vending el producto conveniente en detrimento de otros.
El mensaje debe ir desprovisto de culpabilización, porque nuestro comportamiento respecto a la elección de alimentos viene influenciado por múltiples neurotransmisores, haciendo realmente difícil su modificación voluntaria. Por lo tanto, enhorabuena por la iniciativa.
Con permiso http://doctorablancausoz.com/los-gorditos-y-el-amor/

Idatzi zeure iruzkina

Izena *

Emaila (ez da publikoa izango) *

* Eremu derrigorrezkoak

    • Zer da seilua

    • GOSASUN seilua, Euskadin elikaduran, jarduera fisikoan eta osasun emozionalean bizitza-ohitura osasuntsuen sustapenarekiko konpromisoaren errekonozimendua da. GOSASUN seiluak Innobasqueren bitartezko onespena eta hedapena dakarkie hori daramaten jarduerei bai eta sustatzen duten eragileei ere.

    • GOSASUN zigilua lortu nahi duten jarduerek bizi-ohitura osasungarriak sustatzeko ekinbideak izan behar dute, baina erakundearen ohiko jardueraren parte ez direnak.

    • Seilu motak

  • Etiketak

Seilua eskatu ahal izateko beharrezkoa duzu:

  1. GOSASUNeko parte izatea.
  2. Izena emandako erabiltzailea izatea.
  3. Jardueraren bat web orrian izena emanda edukitzea.
GOSASUNeko eragileen parte bazara hasi saioa eta jaso nahi duzun seiluaren jardueraaukeratu, bestela, izena emaneta hasi gurekin lankidetzan lanean.

×