Hasiera / Seilu / Zer da GOSASUN zigilua?

Zer da GOSASUN zigilua?

selloGOSASUN_3grado

10/03/2014. GOSASUN zigilua GOSASUN eragileek Euskadin osasunaren sustapenarekin duten konpromisoa aitortzeko era bat da. Zigilu hau elikadura, jarduera fisiko edo/eta osasun emozionalaren bidez bizi-ohitura osasungarriak sustatzen dituzten jarduerei ematen zaie. Ez da osasunari buruzko produktu edo zerbitzuak egiaztatzen dituen kalitate-zigilu bat; osasunaren eremuan antolaturiko jarduera jakin batzuen aitortza da. Adibidez:

-          Vending makina osasungarriak egiten dituen enpresa batek ezin du GOSASUN zigilua lortu produktu osasungarri bat egite hutsagatik.

-          Aitzitik, bere langileek produktu osasuntsuagoak jan ditzaten erakunde batek vending makina osasungarriak jartzen baditu, hori bizi-ohitura osasungarriak sustatzen dituen ekinbide bat gauzatzen ari da elikaduraren inguruan, eta kasu honetan bai, horrek jaso ahal izango luke GOSASUN zigilua.

Osasunarekin zerikusia duten produktuak edo zerbitzuak eskaintzen dituzten erakundeak egon daitezke GOSASUN mugimenduan izena emanda eta beraien jarduerak GOSASUN webgunean erakutsi, baina produktu edo zerbitzu horiengatik ezingo dute zigilua eskatu. Hala ere, beren produktu edo zerbitzuen bezero diren erakundeak gonbidatu ahal izango dituzte GOSASUN mugimenduan izena ematera, beren jarduerak argitaratu eta GOSASUN zigilua eskatzera, ezarritako produktu edo zerbitzua aipatuz.

Jarduera batek GOSASUN zigilua eskatu ahal izateko, beharrezkoa da aurrez www.gosasun.net webgunean argitara ematea hori gauzatzen ari den erakundearen profilaren bidez. Horretarako, formulario bat bete behar da jardueraren informazio guztiarekin (jardueraren izena, deskribapena, pertsona arduraduna, garrantzia…). Komeni da kontuan izatea informazio hau dela GOSASUN zigilua eskatzen bada jarduera balioesteko erabiliko dena, eta beraz informazioa ez bada osoa, ezingo da behar bezala balioetsi. Gainera, emandako datuak egiaztatu ahal izateko argibideak eman beharko dira (adibidez, jarduera hedabideren batean argitaratu bada, eman esteka, artikulua, pantailazoa…; edo emaitzak neurtu baldin badira, eman dagokion txostena).

Kontuan izanda bizi-ohitura osasungarriak sustatzen dituzten ekinbideak oso zabalak direla, GOSASUN zigiluaren hiru modalitate edo mota garatu ditugu. Jarduera batek maila bateko edo besteko zigilua jasoko duen erabakitzeko erabiliko diren ebaluazio-irizpideak honako hauek dira:

Jarduera-eremuen kopurua: hiru-arlo (elikadura, jarduera fisikoa edo osasun emozional) horietako batekin bakarrik erlazionaturik dagoen jarduerak eta birekin edo hirurekin erlazionaturik dagoen beste batek ez dute puntu kopuru berbera lortuko.

Denboraren zenbaterainokoa: Jarduera une batean bakarrik, aldizka ala sistematikoki (neurri hau erakundearen kudeaketa-sisteman sartuta dagoenean) egin den balioetsiko da.

Jardueraren etorkizuna: jarduera hori beste ingurune edo erakunde batzuetan aplikatzeko modukoa den baloratuko da; baita ere ea egin den ahaleginik jarduera partekatzeko eta beste erakunde batzuetan errepikatzeko.

Emaitzak: Baita ere kontuan izango da ea egiten den jardueraren ebaluaziorik eta emaitzen neurketarik

Berrikuntza: Ea jarduera berritzaile, orijinal edo sortzailea den.

Zabalkundea, nabaritasuna: Ea jarduerak ondoriorik izan duen ingurunean edo hedabideetan.

Informazio edo argibide gehiago ikusteko GOSASUN zigiluari buruz, ikus esteka hauetan:

http://www.slideshare.net/GOSASUN/sello-gosasun-zigilua

http://www.slideshare.net/GOSASUN/normas-de-aplicacion-sellogosasun

Iruzkinak

Oraindik ez du inork post hau komentatu. Animatu eta izan zaitez lehena!

Idatzi zeure iruzkina

Izena *

Emaila (ez da publikoa izango) *

* Eremu derrigorrezkoak

    • Zer da seilua

    • GOSASUN seilua, Euskadin elikaduran, jarduera fisikoan eta osasun emozionalean bizitza-ohitura osasuntsuen sustapenarekiko konpromisoaren errekonozimendua da. GOSASUN seiluak Innobasqueren bitartezko onespena eta hedapena dakarkie hori daramaten jarduerei bai eta sustatzen duten eragileei ere.

    • GOSASUN zigilua lortu nahi duten jarduerek bizi-ohitura osasungarriak sustatzeko ekinbideak izan behar dute, baina erakundearen ohiko jardueraren parte ez direnak.

    • Seilu motak

  • Etiketak

Seilua eskatu ahal izateko beharrezkoa duzu:

  1. GOSASUNeko parte izatea.
  2. Izena emandako erabiltzailea izatea.
  3. Jardueraren bat web orrian izena emanda edukitzea.
GOSASUNeko eragileen parte bazara hasi saioa eta jaso nahi duzun seiluaren jardueraaukeratu, bestela, izena emaneta hasi gurekin lankidetzan lanean.

×