Hasiera / Seilu / GOSASUN Zigiluaren aitzindariak

GOSASUN Zigiluaren aitzindariak

Imagen3

07/04/2014. Bazenekien dagoeneko badaudela bi jarduera GOSASUN zigiluaz aitortuta?

Bat Getxo Kirolak Fadurako polikiroldegian sustaturiko Elikadura osasungarriaren ekinbidea da; eta bestea Zure motxilan ogitarteko bat egunero kanpaina, Barrenetxe, Super Amara, On estrategia, Comunícamelo eta Delta Taldeak sustatua.

Erakunde horiek aitzindari izan ziren GOSASUNekin bat egiten eta ohitura osasungarrien sustapen-jarduerak partekatzen, eta dagoeneko badute GOSASUN zigiluaren aitortza.

Getxo Kirolaken ekinbidea Faduran honetan datza: produktu osasungarrien lerroa sustatzen du, elikadura osasungarri eta naturalagoa eraman nahi duten pertsonen eskura jarria. Egia esateko, eta bere sustatzaileek azaltzen duten bezala, Getxo Kirolak-ek «aisialdi osasungarrirako aukerak eskaintzen ditu kirolaren edo jarduera fisikoaren mugez haratago».

Bestalde, Faduran ostalaritza-zerbitzuak ere handiagotu egin ziren ‘slow-life’ gune bat sortuz, lasai lan egin edo ikasi nahi duten pertsonek erabiltzeko jarria, baita ere, polikiroldegiko bazkide izan edo ez, lekuaz gozatu eta WIFI dagoen gune batean egon nahi dutenentzat.

Getxo Kirolak

Zure motxilan ogitarteko bat egunero jarduerari dagokionez, hezkuntza- eta kontzientziazio-kanpaina da, jabetzeko zein garrantzitsua den ogitarteko tradizionala askari osasungarria egiteko. Datuek esaten digute «azken 15 urteotan obesitate-indizea hirukoiztu egin dela euskal haurren artean, eta gure nerabeen %20k arrisku kardiobaskularrak dituela sedentarismoaren eta elikadura txarraren ondorioz», kanpainaren sustatzaileek dioten bezala.

Horrek bultzatu zuen Barrenetxe gozotegi eta okindegien katea 2012an elikadura-ohitura txarren aldaketa sustatzeko kanpaina hastera. Horretarako, Delta Talde, Super Amara, On estrategia eta Comunícamelo-rekin jarri zen harremanetan, eta guztien artean erabaki zuten abentura hau martxan jartzea, aita-amak konbentzitzeko zein garrantzitsua den askari edo merienda ona egitea. Gainera, kanpaina honek Arantza López-Ocaña mediku kolegiatuaren babes osoa du, eta osasunaren ikuspegitik daukan jakintza guztia jartzen du. Ekinbide honek oso presentzia aktiboa du kalean, eta ikastetxeetan ekintzak egiten ditu ikasleei eta guraso edo tutoreei “askaria emateko”.

en-tu-mochila-un-bocata-cada-dia

Laster espero ditugu Euskadin ohitura osasungarriak sustatzeko jarduera berriak, GOSASUN Zigiluaz aitortuak. Zu zeu edo zeure inguruko norbait honelako jardueraren batean sustatze-lanetan edo parte hartzen ari bazarete, zalantzarik gabe, egizu bat GOSASUNekin, eta partekatu web bidez!

 

 

 

Iruzkinak

Oraindik ez du inork post hau komentatu. Animatu eta izan zaitez lehena!

Idatzi zeure iruzkina

Izena *

Emaila (ez da publikoa izango) *

* Eremu derrigorrezkoak

    • Zer da seilua

    • GOSASUN seilua, Euskadin elikaduran, jarduera fisikoan eta osasun emozionalean bizitza-ohitura osasuntsuen sustapenarekiko konpromisoaren errekonozimendua da. GOSASUN seiluak Innobasqueren bitartezko onespena eta hedapena dakarkie hori daramaten jarduerei bai eta sustatzen duten eragileei ere.

    • GOSASUN zigilua lortu nahi duten jarduerek bizi-ohitura osasungarriak sustatzeko ekinbideak izan behar dute, baina erakundearen ohiko jardueraren parte ez direnak.

    • Seilu motak

  • Etiketak

Seilua eskatu ahal izateko beharrezkoa duzu:

  1. GOSASUNeko parte izatea.
  2. Izena emandako erabiltzailea izatea.
  3. Jardueraren bat web orrian izena emanda edukitzea.
GOSASUNeko eragileen parte bazara hasi saioa eta jaso nahi duzun seiluaren jardueraaukeratu, bestela, izena emaneta hasi gurekin lankidetzan lanean.

×