Hasiera / Seilu / Osasunean berrikuntza egitea, guztion zeregina

Osasunean berrikuntza egitea, guztion zeregina

16/05/2014. “ Osasunean berrikuntza egitea, guztion zeregina” jardunaldian Osasun Sistema Hedatua ezagutarazi da, eta horrek pertsonen eta horien (hezkuntza-, lan- eta komunitate-) inguruneek guztion osasunean duten eragina eta erantzukizuna azpimarratu ditu. Innobasqueren Efiosasun dinamika lanean ari da hori aktibatzeko, eta osasuna Euskadirako lehiakortasun- eta osasun-iturri bihurtzea da helburua.

Orain arte, osasunarekiko erantzukizuna osasun-sistemarena zen, baina Innobasquek pertsonengan eta horien inguruneetan jartzen du arreta. Horren haritik, normalean ez-sanitariotzat jo izan ditugun eragileek berrikuntza-gaitasun handia dute Euskadi lurralde lehiakor bihurtzeko bizi-kalitate egokiarekin.

Gosasunek helburu hau lortzen laguntzen du. Gizarte-aldaketa lortu nahi du gizabanako bakoitzaren konpromiso pertsonalen eta bere inguruneen bidez. Deustuko Unibertsitateak, Gasteizko Udalak UPV/EHU-rekin batera eta ULMA taldeak GOSASUN mugimenduaren zigiluak jaso dituzte, eta horrela elikaduraren, jarduera fisikoaren eta osasun emozionalaren inguruan bizi-ohitura osasungarriak sustatzen dituzten proiektuak martxan jarri izana aitortu zaie.

Informazio gehiago.

 
martes_IB_salud
 

 

Iruzkinak

Oraindik ez du inork post hau komentatu. Animatu eta izan zaitez lehena!

Idatzi zeure iruzkina

Izena *

Emaila (ez da publikoa izango) *

* Eremu derrigorrezkoak

    • Zer da seilua

    • GOSASUN seilua, Euskadin elikaduran, jarduera fisikoan eta osasun emozionalean bizitza-ohitura osasuntsuen sustapenarekiko konpromisoaren errekonozimendua da. GOSASUN seiluak Innobasqueren bitartezko onespena eta hedapena dakarkie hori daramaten jarduerei bai eta sustatzen duten eragileei ere.

    • GOSASUN zigilua lortu nahi duten jarduerek bizi-ohitura osasungarriak sustatzeko ekinbideak izan behar dute, baina erakundearen ohiko jardueraren parte ez direnak.

    • Seilu motak

  • Etiketak

Seilua eskatu ahal izateko beharrezkoa duzu:

  1. GOSASUNeko parte izatea.
  2. Izena emandako erabiltzailea izatea.
  3. Jardueraren bat web orrian izena emanda edukitzea.
GOSASUNeko eragileen parte bazara hasi saioa eta jaso nahi duzun seiluaren jardueraaukeratu, bestela, izena emaneta hasi gurekin lankidetzan lanean.

×