Hasiera / Seilu / GOSASUNek Global Innovation Day 2014-an parte hartuko du

GOSASUNek Global Innovation Day 2014-an parte hartuko du

Chapa de GOSASUN

17/01/2014. Nahi duzu GOSASUN mugimendua ezagutu? Ezagutzen dituzu jardunbide berritzaileak, ohitura osasungarriekin eta bizi-kalitatearen hobekuntzarekin lotuak eta Euskadin gauzatzen ari direnak? Hurbil zaitez gure “Txoko Efiosasungarrira” Global Innovation Day jardunaldian eta ezagut itzazu azken ideiak eta proiektuak berrikuntzan ari direnekin berritzeko.

Datorren urtarrilaren 30ean Innobasquek Global Innovation Day 2014 antolatuko du Bilboko Alhóndiga kultura-gunean, eta han Innobasqueko bazkideek Euskadin egiten ari diren berrikuntza ezagutaraziko dute. GOSASUNek bere lekua izango du mugimendua ezagutarazteko, eta proiektu berritzaile batzuk osasunari eta bizi-kalitateari buruzkoak izango dira.

Zehatz esanda, Gizarte Efiosasungarria txokoa honako erakunde hauek eta beren proiektuek osatuko dute:

-Athlon S.COOP  guneak jarduera fisikoaren planifikatzaile pertsonalizatua izango du, horrela zeure ariketa-plana eramango duzu etxera, eta lantokian bertan zeure osasuna zaintzeko azken berrikuntzak ezagutuko dituzu.

-Behar duzu nutrizio-plan bat? Orduan pasa zaitez Eroski Fundaziotik eta bertan nutrizionista batek nutrizio-profil pertsonalizatua egingo dizu.  Elikadura osasungarriari buruz hainbat joko interaktibo ere izango da bertan… jolas eginez osasuntsu jaten ikasteko.

-Tecnaliak bere laguntza-robot berritzailea, Armassist, erakutsiko digu, garuneko hodietako istripuak izan dituztenei laguntzeko pentsatua. Gainera, telelaguntza mugikor eta lokalizaziorako GEA gailua izango dugu, eta Varstiff ehun adimenduna, egoera malgutik egoera zurrunera igarotzeko gai dena.

- Logura duzu edo nekatuta sentitzen zara? Vicomtech- IK4k sistema berritzaile bat aurkeztuko du, begi-kliskak monitorizatuz nekea neurtzeko gai dena. Auto-gidarien nekea detektatzeko eta istripuak saihesteko oso aplikazio erabilgarria.

Azkenik, GOSASUNek “Photocall 2.0” izango du, eta bertan argazkiak egin eta Global Innovation Day-n izan zarela frogaturik utzi ahal izango duzu. Argazkiak GOSASUN webgunean eta sare sozialetako hainbat profiletan zintzilikatuko dira.

Txokoaz gain ASVASAM Osasun Mentalaren aldeko Euskal Elkarteak kudeaketa emozionaleko lantegia egingo du berrikuntzarako oinarri gisa. Beti jotzen da berrikuntza gaitasun teknologiko edo/eta betearazleekin lotzera, baina benetan emozioak dira oinarri pertsonaren garapen berritzailerako. Emozio hauek indartu eta kudeatuz, gai izango zara zeure benetako ahalmena askatzeko. Prest zaude?

Eta ekitaldira joaterik ez dutenek, berrikuntza guztiak zuzenean jarraitu ahal izango dituzte #global2014 eta #globalinnnovationday hastag edo traolen bidez, edo Twitter-eko @gosasun edo @innobasque kontuen bidez.

Ez dago aitzakiarik!: emazu izena hemen eta har ezazu parte Global Innovation Day 2014ko hainbat jardueratan.
 

 

 

Iruzkinak

Oraindik ez du inork post hau komentatu. Animatu eta izan zaitez lehena!

Idatzi zeure iruzkina

Izena *

Emaila (ez da publikoa izango) *

* Eremu derrigorrezkoak

    • Zer da seilua

    • GOSASUN seilua, Euskadin elikaduran, jarduera fisikoan eta osasun emozionalean bizitza-ohitura osasuntsuen sustapenarekiko konpromisoaren errekonozimendua da. GOSASUN seiluak Innobasqueren bitartezko onespena eta hedapena dakarkie hori daramaten jarduerei bai eta sustatzen duten eragileei ere.

    • GOSASUN zigilua lortu nahi duten jarduerek bizi-ohitura osasungarriak sustatzeko ekinbideak izan behar dute, baina erakundearen ohiko jardueraren parte ez direnak.

    • Seilu motak

  • Etiketak

Seilua eskatu ahal izateko beharrezkoa duzu:

  1. GOSASUNeko parte izatea.
  2. Izena emandako erabiltzailea izatea.
  3. Jardueraren bat web orrian izena emanda edukitzea.
GOSASUNeko eragileen parte bazara hasi saioa eta jaso nahi duzun seiluaren jardueraaukeratu, bestela, izena emaneta hasi gurekin lankidetzan lanean.

×