Hasiera / Seilu / Vending osasungarriaren esperientzia arrakastatsuak

Vending osasungarriaren esperientzia arrakastatsuak

healthy-vending-machines-crop

09/03/2015. Agerikoa da vending osasungarriaren aldeko joera. Nahiz eta gurean lehen urratsak egiten ari garen, neurri batean GOSASUNen elikadura osasungarrirako Vending proiektuaren eraginez, beste herrialde batzuetan gure aurretik dabiltza, eta vending osasungarriaren esperientzia oso arrakastatsuak aurkitzen ditugu.

Adibide horietako bat Queensland-eko (Australia) nekazari familia baten ekinbidea da, iaz ezarri baitzuen herrialde hartan askotariko fruta freskoa saltzen duen lehenengo makina. 2013an bananak saltzeko jarri zuten BananaBar makinaren arrakasta ikusita sortu zen ideia. Baina familia honek ez zuen imajinatzen FruitBar makinak izango zuen eskaera-zaparrada, makina horietako bi martxan jarri eta aste gutxi batzuk igaro ostean. Brisbaneko ospitaleak, jarritako lehen FruitBar-en arrakastaren ondoren, behin baino gehiagotan bete behar izaten baitzuten egunean, beste hiru makina eskatu zituen. Bigarren makina Brisbaneko eskola batean jarri zen, ikasleek eskaturik, eta hura ere arrakastatsua izan zen.

Enpresa kontsumitzaileen gustuetara egokituz joan zen. Ez zuten uste marrubi eta ahabia paketea asko salduko zenik garestia baitzen, baina oker zeuden, gehien saldu zena izan baitzen. Sekretua: fruta freskoa eskaintzea, ahalik eta gehien zainduz egoera eta zaporea, eta kontsumitzailearentzat produktu erakargarriak: fruta-ale bakarreko paketeak nahiz fruta freskoa fruitu lehor eta gailetekin nahastuta. Esperientzia honetaz hemen jakin dezakezu gehiago.

Australia

Beste adibide bat Healthy Snack Vending ekinbidea da, Chicagoko Parkeen Barrutian (CPD) martxan jarria, saltzeko ehun bat makina dituena. 2011n, CPDek lehiaketa bat abiatu zuen, eta vending makinetako snack guztiek (%100) nutrizio-arau batzuk betetzea eskatzen zuen, hau da, kaloria, sodio, azukre eta koipe kopuru mugatuak izatea. Emaitzen ikerketa batek erakutsi zuen snack osasungarriak kontsumitu zituen jendearen %98 prest zegoela berriro erosteko. Nahiz eta CPDek ez zuen 2011 baino lehenagoko salmenta-daturik, vending osasungarriko makinak jarri zirenetik, produktuen salmentak hazi egin ziren pixkanaka. Chicagok vending osasungarriaren alde egin zuen, obesitatea prebenitzeko estrategia gisa, parkeak ingurune garrantzitsua baitira haurren osasun eta ongizaterako, eta haien ekinbidea aitzindaria izan zen, eta AEBetan garatu diren antzeko beste esperientzia batzuetan eragin zuen.

Beste kasu batzuetan, vending operadoreak edo produktu-hornitzaileak eurak ari dira bultzatzen vending osasungarria; hori da, adibidez, Farmer’s Fridge kasua, vending kiosko bat, aukera osasungarriz (entsalada eta frutaz) betea. Kontsumitzen ez diren produktuak GKE bati ematen zaizkio, horrela bermatuz produktu freskoa egunero.

Bestalde, frutaz eta barazkiz osaturiko snack osasungarriek aukera handiak eskaintzen dituzte. Paketean miniazenario, apio, hummus eta pipak; edo sagarra, muesli eta jogurta; edo sagarra, mahatsa, craker eta gazta: gutizia osasungarriak dira, dagoeneko beste herrialde batzuetan salgai daudenak. Zergatik ez antzeko zerbait saiatu hemen?

Snack fruta

Iruzkinak (2)

Diana Medina

Me parece una muy buena y saludable iniciativa. Sin embargo, a veces la mayoria de las personas prefieren algo que no necesariamente sea saludable sino rico. Pero bueno debemos entrar a la era del cambio de mejores hábitos alimenticios :) ;)

Edward Ernesto Porras Márquez

Excelente idea de negocio exitos.

Idatzi zeure iruzkina

Izena *

Emaila (ez da publikoa izango) *

* Eremu derrigorrezkoak

    • Zer da seilua

    • GOSASUN seilua, Euskadin elikaduran, jarduera fisikoan eta osasun emozionalean bizitza-ohitura osasuntsuen sustapenarekiko konpromisoaren errekonozimendua da. GOSASUN seiluak Innobasqueren bitartezko onespena eta hedapena dakarkie hori daramaten jarduerei bai eta sustatzen duten eragileei ere.

    • GOSASUN zigilua lortu nahi duten jarduerek bizi-ohitura osasungarriak sustatzeko ekinbideak izan behar dute, baina erakundearen ohiko jardueraren parte ez direnak.

    • Seilu motak

  • Etiketak

Seilua eskatu ahal izateko beharrezkoa duzu:

  1. GOSASUNeko parte izatea.
  2. Izena emandako erabiltzailea izatea.
  3. Jardueraren bat web orrian izena emanda edukitzea.
GOSASUNeko eragileen parte bazara hasi saioa eta jaso nahi duzun seiluaren jardueraaukeratu, bestela, izena emaneta hasi gurekin lankidetzan lanean.

×