Hasiera / Seilu / Lanean osasuna sustatzearen ebaluazioa

Lanean osasuna sustatzearen ebaluazioa

Imagen1

28/04/2014. Bizi-ohitura osasungarriagoak eramaten lagunduko diguten inguruneak behar ditugu pertsonok. Lan-ingurunea da horietako bat eta, apirilaren 28an ospatzen den Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Munduko Egunarekin bat etorriz, GOSASUNetik gogorarazi nahi dugu funtsezkoa dela enpresek langileen artean osasuna sustatzea, eta, gainera, beren esku-hartzeak ebaluatzea eta etengabeko hobekuntza-prozesuan aurrera jarraitzea.

Horretarako, Laneko Segurtasun eta Higienerako Institutu Nazionalak galdeketa bat jarri du enpresen eskura, Lanean Osasuna Sustatzeko Europako Sareak (ENWHP) egina. Galdeketa honetan 27 galdera daude, ebaluatzeko sei irizpidetan bilduta; honako hauek dira:

Erakundearen estrategia eta konpromisoa: osasuna sustatzeko esku-hartzeek arrakasta izateko, neurri handi batean, horiek enpresaren erantzukizun eta premia gisa hartu behar dira, eta dauden kudeaketa-sistemetan sartu behar dira.

Giza Baliabideak eta lanaren antolaketa: lana antolatzerakoan langileen trebetasun, gaitasun eta esperientziak izan behar dira kontuan, baita beraien parte-hartze aktiboa ere osasunaren sustapenari dagokionean.

Esku-hartzeak planifikatzea: enpresaren premiak ebaluatu behar dira, eta esku-hartzeek argiak izan behar dute, aldizka berrikusiak eta hobetuak, eta langile guztiei jakinaraziak.

Gizarte-erantzukizuna: gizarte-erantzukizunean osasuna sustatzeko enpresaren eginkizuna sartzen da.

Esku-hartzeen garapena: lanpostu osasungarriak garatzeko neurriak sartu behar dira.

Lanean osasuna sustatzearen emaitzak: hainbat adierazle erabil daitezke esku-hartzeen eraginkortasuna neurtzeko.

Galdeketaren emaitzak baloratzea taula baten eta kalkulu erraz batzuen bidez egin daiteke, eta enpresak lanean osasuna sustatzeko izan dituen esku-hartzeen arrakastaren ehunekoa lortzen du horrela. Gainera, galdeketa 75 puntu baino gehiagorekin gainditzea osasunaren sustapenean enpresa-jardunbide egokiak aitortzeko prozesuaren etapetako bat da, LSHINek (INSHT) Enpresa Osasungarrien Sarearen esparruan gauzatzen duena.

Ebaluazioa funtsezko gaia da edozein proiektu garatzeko, eta hementxe duzu erabilgarri lanean osasuna sustatzeko zure esku-hartzeen kalitatea ebaluatzen lagunduko dizun galdeketa.
 

 

 

Iruzkinak (1)

Mª Dolores Solé

Tan sólo comentar que el cuestionario de calidad dispone ya de una aplicación automática para la evaluación online. Esta aplicación para la autoevalaución puede encontrarse en http://tiny.cc/c6m8ex así como otros cuestionarios sobre Salud mental, Gestión de las enfermedades crónica, de la edad y estrés, alimentación saludable, tabaquismo y actividad física.

Idatzi zeure iruzkina

Izena *

Emaila (ez da publikoa izango) *

* Eremu derrigorrezkoak

    • Zer da seilua

    • GOSASUN seilua, Euskadin elikaduran, jarduera fisikoan eta osasun emozionalean bizitza-ohitura osasuntsuen sustapenarekiko konpromisoaren errekonozimendua da. GOSASUN seiluak Innobasqueren bitartezko onespena eta hedapena dakarkie hori daramaten jarduerei bai eta sustatzen duten eragileei ere.

    • GOSASUN zigilua lortu nahi duten jarduerek bizi-ohitura osasungarriak sustatzeko ekinbideak izan behar dute, baina erakundearen ohiko jardueraren parte ez direnak.

    • Seilu motak

  • Etiketak

Seilua eskatu ahal izateko beharrezkoa duzu:

  1. GOSASUNeko parte izatea.
  2. Izena emandako erabiltzailea izatea.
  3. Jardueraren bat web orrian izena emanda edukitzea.
GOSASUNeko eragileen parte bazara hasi saioa eta jaso nahi duzun seiluaren jardueraaukeratu, bestela, izena emaneta hasi gurekin lankidetzan lanean.

×