Hasiera / Seilu / Ongietorri 2.0. Osasunaren mundura!

Ongietorri 2.0. Osasunaren mundura!

app salud

05/03/2014. Datu guztien arabera, osasuna eta teknologia-mundua batzeak zer esan asko emango du. Gero eta app gehiago dauzkagu merkatuan nutrizio, gaixotasun edo kirol-jarduerei buruzkoak. Badira osasunaren eta kirolaren munduko profesionalentzat, baita erabiltzailearentzako app-ak ere. Erabiltzaileen artean arrakastarik handieneko app batzuk aurkeztuko dizkizuegu.

- Fitbit: zure gorputz-egoera eta osasuna hobetzen dituzten “produktu teknologiko osasungarrien” familia. Batetik, bere 4 gadget-ak (Flex, Zip, One eta Aria Wi-fi baskula adimenduna) daude, zure urratsak monitorizatzen lagunduko dizute, jakiteko zer distantzia ibili behar duzun, zenbat kaloria erretzen dituzun, zenbat erre behar dituzun zure eguneko helburua lortzeko, edo nola kontrolatu egiten duzun loa eta loaren kalitatea. Bestetik, mugikorrarentzako aplikazioarekin ─Apple nahiz Android-entzat dago erabilgarri─ sinkronizatzen diren gadget horien jarduera, zeure buruari jartzen dizkiozun helburuak lor ditzazun, zure bilakaeraren irudi globala erakutsiz. Zalantzarik gabe, zure gorputzaren egoera hobetzen lagunduko dizun konbinazio hobezina da.

- QuitNow!: erretzeari uzten ari diren pertsona adoretsu horientzat app-ik gomendagarrien eta osoenetarikoa. Bere ezaugarri nagusien artean hauek daude: erre gabe daramatzazun egunen kontagailua, aurrezten ari zaren dirua, lortzen ari zaren oneratze fisiologikoaren maila, OME-ren araberako osasun-adierazleak, eta, gainera, ostatatzen duen komunitate edo erkidegoa, non zure lorpenak partekatu eta egoera berean dauden beste batzuekin hitz egin dezakezun.

- Fatsecret: aplikazio hau kalorien kontagailu hutsa baino askoz gehiago da. App honi esker, uneoro jakin ahal izango duzu zenbat kaloria dituzten jaten dituzun produktuek, markaren edo normalean joaten zaren jatetxe edo denda edo supermerkatuaren bidez aurkituta. App honen gauzarik bitxiena da bilaketa errazteko daukan barra-eskanerra erabili ahal izango duzula. Jatorduen eta ariketen egunkari bat du, eta hor zure lorpenak erregistratu eta egiteko moduko errezetak eta ariketak aurkituko dituzu. Gainera, agenda du zure egutegia antolatzeko. Aurrerapen hauek guztiak zure komunitatean partekatu ahal izango dituzu.

- Runkeeper: running-zaleentzako app-a da. Aplikazio oso eta bete honek zure jarduera fisiko guztia erregistratzen du (lasterka egitea, bizikletaz ibiltzea eta xenda-zaletasuna) eta egiten duzun aurrerapena ikus dezakezu estatistiken bidez. Runkeeper-ekin txosten zehatza lortuko duzu, eta berarekin hobeto neurtu ahal izango duzu errendimendua. Aukera berri bat du, eta, ariketa egiten ari zaren bitartean, zeure aurrerapenen berri iritsiko zaizu zure entzungailuetara bidalitako audio-mezu baten bidez. Gainera, zure musika-zerrenda kutunak eta egiten dituzun ibilbideak gorde ahal izango dituzu, gero komunitatean partekatzeko. Proposatzen dizkizuten plan bereziak jarraitzeko aukera ere izango duzu.

- Social Diabetes: Tresna hau 1 eta 2 motako diabetea duten pertsonentzat dago diseinatuta, gaixotasuna autokudeatu eta kontrolatu ahal izan dezaten. Nola? Uneoro, app honek gogoraraziko dizu, elikagaien pisuaren arabera, zenbat intsulina behar duzun eta nola dagoen zure glukosa-maila. Jarraitu aplikazioaren aholkuak gaueko hipogluzemiak saihesteko, bere sistema adimendun eta zuretzat pertsonalizatuari esker. Kontsultatu grafikoak zure bilakaera ikusi eta jarraitzeko. Gainera, proposatzen dituzten errezetak eta aholkuak kontsultatu ahal izango dituzu eta zure esperientziak partekatu zeure komunitatearekin.

- Logic master: Gure elikadura eta gure gorputzaren egoera zainduta, gure burua trebatu eta latinezko esamoldea praktikan jartzea komeni da: “Mens sana in corpore sano”. Eremu honetan mini-jokoen bidez zure adimenari erronkak jarriko dizkioten aplikazio ugari dago. Ezagunenetakoa Logic Master da, zazpi joko-maila dituena, logika klasikoan oinarrituta.

Ez dago aitzakiarik!: 2.0 osasunaren munduak zeure burua erraz zaintzeko aukera ematen dizu. Proba itzazu app hauek eta konta iezazkiguzu zure esperientziak edo gomenda iezazkiguzu ezagutzen dituzun beste aplikazio batzuk, bizi-ohitura osasungarriagoak geureganatzen lagunduko digutenak.
 

 

Iruzkinak

Oraindik ez du inork post hau komentatu. Animatu eta izan zaitez lehena!

Idatzi zeure iruzkina

Izena *

Emaila (ez da publikoa izango) *

* Eremu derrigorrezkoak

    • Zer da seilua

    • GOSASUN seilua, Euskadin elikaduran, jarduera fisikoan eta osasun emozionalean bizitza-ohitura osasuntsuen sustapenarekiko konpromisoaren errekonozimendua da. GOSASUN seiluak Innobasqueren bitartezko onespena eta hedapena dakarkie hori daramaten jarduerei bai eta sustatzen duten eragileei ere.

    • GOSASUN zigilua lortu nahi duten jarduerek bizi-ohitura osasungarriak sustatzeko ekinbideak izan behar dute, baina erakundearen ohiko jardueraren parte ez direnak.

    • Seilu motak

  • Etiketak

Seilua eskatu ahal izateko beharrezkoa duzu:

  1. GOSASUNeko parte izatea.
  2. Izena emandako erabiltzailea izatea.
  3. Jardueraren bat web orrian izena emanda edukitzea.
GOSASUNeko eragileen parte bazara hasi saioa eta jaso nahi duzun seiluaren jardueraaukeratu, bestela, izena emaneta hasi gurekin lankidetzan lanean.

×