Hasiera / Gosasunen parte izan nahi duzu?

Gosasunen parte izan nahi duzu?

GOSASUNetik bizi-ohitura osasungarriak sustatzen ditugu elikadura, jarduera fisiko eta osasun emozionalaren eremuetan. 2011n sortu zenetik, GOSASUNek zehar-lana egin du eta agente-sare dinamiko eta etengabea sortu du, ikuspegi eta emaitzekin. GOSASUN mugimenduak erakundeak koordinatzen ditu eta balio-kate osoa hartzen duten proiektu errealak bateratzen ditu, eta proiektu horiek gizarte- eta ekonomia-aldaketa indartzen dute gizartearen bizi-kalitatea eta Euskadiko ekonomia-ehunaren hobekuntza lortzeko.

Bizi-ohitura osasungarriak sustatzeko lan egiten duten beste erakunde batzuk ezagutu eta ekimen berriak ezagutarazi eta partekatzen hasi nahi baduzu, GOSASUNeko parte izatea da aukera zeure inguruan osasuna sustatzeko jardunbideak bultzatzeko. Hau da pertsonentzat osasuna hobetzeko ikuspegia sortzeko era; baina, batez ere, dauden ideia berritzaile guztiak eta bakoitza kudeatzeko era, horiei probetxu atera behar diegularik. Batu zaitez mugimenduarekin eta erregistratu eragile edo agente gisa gure web-orrian, ez dizu ekarriko kostu ekonomikorik eta, gainera, lehen urratsa izango da GOSASUNekin lankidetzan lanean hasteko.

Ezagut itzazu gure gizarte-sareen bidez elikadura osasungarri, jarduera fisiko eta osasun emozionalari buruzko azken albisteak; kontsulta itzazu mugimenduari buruzko zalantzak, hartu parte gure lantegi edo tailerretan, eskatu GOSASUN zigilua, konta iezazkiguzu zure ekinbideak eta aurkitu gureak.

Nahi duzu GOSASUNen parte izan eta gizartea eraldatu?

Erregistroa