Hasiera / Ezagut gaitzazu

Ezagut gaitzazu

Egoneko bizitza edo sedentarismoaren, elikadura txarraren eta osasun emozionalaren faltaren ondorioz gure osasuna hondatu egiten da, eta gaixotasun kronikoak eta obesitatea gure gizartean gero eta ohikoagoak izatea dakar horrek.

Hala ere, geure esku daukagu horren hazkundea moteltzeko tresnarik onena: konpromiso pertsonala. Hartzen ditugun ohiturak dira gure osasunaren eragile handienak, osasun-sistema edo baldintzatzaile genetikoak eurak baino ere handiagoa.

Horregatik, Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentzian, GOSASUN mugimendua bultzatzen dugu, 2011n sorturiko mugimendu sozio-ekonomikoa, eta bizi-ohitura osasungarriak sustatzen ditu hiru ardatz nagusiren inguruan: elikadura, jarduera fisikoa eta osasun emozionala.

GOSASUNek eragile-sare zabala sortu du, helburu berberak partekatzen eta beren ingurune osoan jardunbide osasungarriak eragiten ahalegintzen diren erakunde, instituzio eta abarrez osatua.

GOSASUNak gizarte nahiz ekonomia arloko irabazia bilatzen du, gizarte osasungarria lortzeko helburuak produktu eta zerbitzu berriak – osasunarekin, arlo ekonomikoen lehiakortasunaren hobekuntzarekin eta Euskadin enplegua sortzearekin erlazionatuak – sustarazten baititu.