Hasiera / Laguntza

Laguntza

Zer da GOSASUN?

GOSASUN bizitza osasuntsuaren sustapenaren alde Euskadin lan egiten duen mugimendu soziokultural bat da, 2011tik Innobasquek eta GOSASUNen kide egindako eragileek (erakunde publiko eta pribatuak)bultzatua.

Zer jarduera egiten ditu GOSASUNek?

GOSASUNek lagundu egiten du mugimendua osatzen duten eragile ezberdinek egiten dituzten jardueren dinamizazioan eta kudeaketan. Halaber,GOSASUNek aldizka lotura-tailerrak antolatzen ditu bere partaideentzat elikadura, jarduera fisikoa eta osasun emozionalean dauden berriak eta azken albisteak eragileei hurbiltzeko.

Zer baldintza bete behar dituzte jarduerek GOSASUN barruan egokitzeko?

Jarduera batek GOSASUN izatea kontsideratu ahal izateko, Euskadin egindako osasunaren sustatze praktika bat izan beharko du elikadura, jarduera fisikoa edota osasun emozionalaren inguruan.

Izan al naiteke GOSASUNeko parte eta bertan izena eman ez banaiz erakunde bat?

GOSASUN bizitza-ohitura osasuntsuak bultzatu eta sustatzen dituzten erakundeez, organizazioez, asoziazioez... osatutako mugimendu bat da.Hori dela eta, banakako erabiltzaileek ezin dute izena eman mugimenduko kide den eragile batekin.

Mugimendutik baja eman al dezaket?

Si. En GOSASUN buscamos el compromiso de las organizaciones para que fomenten, junto a Innobasque, los hábitos de vida saludables. Por tanto, si queremos contar con agentes activos que trabajen por la innovación en el ámbito de la salud, la baja es libre y gratuita para cualquier entidad adherida. Los usuarios de la página web podrán ejercitar en todo momento, los derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición, en los términos establecidos en la ley 15/1999, de 13 de diciembre de Protección de Datos de Carácter Personal.

Zer inplikatzen du GOSASUNen webean izena emateak?

Webean izena ematea GOSASUNeko parte izateko lehen urratsa da mugimenduko gainontzeko partaideekin lankidetzan lan egiten hasteko. Webaren bitartez bizitza-ohitura osasuntsuen sustapen praktiketan parte hartzea bezala, hauek partekatzeko aukera ere izango duzu, bai eta elikadura eta osasun emozionalaren inguruko informazioa eskuragarri eduki.

GOSASUNen parte izan eta webean izena emateak ez du inolako kostu ekonomikorik

Izena ematean sartzen ditudan datuak webean ikusgarriak al dira?

Erabiltzaileak ematen dizkigun izaera pertsonaleko datu guztiak,Innobasque erantzule den izaera pertsonaleko fitxategi automatizatu baten parte izatera pasatzen dira.

Erakundearen eta jardueraren inguruan emandako informazioa modu publikoan izango da ikusgarria, ordea erabiltzaileak emandako harremanetarako datuak administratzaile eta GOSASUN mugimenduari atxikitutako eragileentzat izango dira bakarrik ikusgarriak.

Zer onura du nire erakundearentzat GOSASUNeko parte izateak?

GOSASUNeko parte izateak enpresek pertsonen bizitza-kalitatearekin duten konpromisoa adierazten du. Era berean, mugimenduan parte hartzeak web espazioan ikusgarritasuna eskaintzen du bai eta site-an erakundeak egindako jardueren informazioa sartzeko aukera ere. Gainera,zure jarduerak GOSASUN seilua jasotzen baldin badu, onespen esklusiboa jasoko du.

Zergatik osasuntsuak diren beste jarduerak gomendatu GOSASUNi?

Innobasquetik Euskadin egiten diren osasunaren sustapen praktikak identifikatzeko lan egiten dugulako. Ezagutzen dituzun praktikak gomendatzearen helburua euskal jardueren kokapena hobetzea eta osasunaren aktiboen-mapa osatzea da. Zure laguntzarekin ez digu bakar batek ere alde egingo!

Zer da GOSASUN Seilua?

Gosasun seilua Euskadin elikaduran, jarduera fisikoan eta osasun emozionalean bizitza-ohitura osasuntsuekin konpromisoa sustatzen duten jarduerei ematen zaien errekonozimendua da.

GOSASUN Seiluak euskal gizartearen aurrean onespena eta hedapena dakarkie hori daramaten jarduerei Innobasque eta GOSASUN osatzen duten eragileen partetik.

Zein jarduerak jaso dezakete GOSASUN Seilua?

GOSASUN Seilua jasotzeko aukera izango dute Euskadin martxan jarritako elikadura, jarduera fisikoa edo osasun emozionalarekin zerikusia dute nohiturak hartzea sustatzen dituzten jarduera guztiak. Seilua eskuratzeko aukera ekintzek bakarrik izango dute eta ez horien bultzatzaileak diren eragileek.

Nola eska dezaket Seilua?

GOSASUN Seilua eskatzeko, lehenik, erabiltzaile gisa webean izena eman eta onespena jasotzea nahi duzun jarduera altan eman behar duzu.

Behin izen-emate osoa eginda dagoela (erabiltzailea eta jarduera),Innobasquetik dagoeneko ezarriak dauden irizpide batzuen arabera Seiluaren eskuratzea baloratuko da.

Zenbat Seilu eska ditzaket?

Izena emandako jarduera bakoitzak Seilu bakarra eduki dezake. Hori bai,jarduerak denboran zehar eboluzionatu edo hobera egiten badu, maila handiagoko Seilu baten eskaera egin ahal izango da (GOSASUN Seilua hiru mailaz osatzen da: lehen maila, bigarren maila eta hirugarren maila).

Zein irizpide jarraitzen ditu Innobasquek nire jarduerari maila bateko edo bestelako Seilua emateko?

Ezarritako irizpideak honakoak dira:

  1. Esparrua (elikadura, jarduera fisikoa edota osasunemozionala)
  2. Denbora irismena (puntuala, aldizkakoa edo sistematikoa)
  3. Etorkizuna (eskalarra edo aktiboki partekatua)
  4. Emaitzak
  5. Berrikuntza (berritasuna, orijinaltasuna, sormena)
  6. Zabaltzea eta Nabarmentzea

Zer gertatzen da nire erakundeak ekimen desberdinengatik maila desberdinetako bi GOSASUN Seilu eskuratzen dituenean?

Jarduera batek inoiz ezin izango du Seilu bat baino gehiago eduki, hori dela eta beti gailenduko da maila handiagoko Seilua.

Nor da GOSASUN Seilua ematearen arduraduna?

Innobasque, Agencia Vasca de la Innovación- Berrikuntzaren Euskal Agentzia da GOSASUN Seilua saritzearen eta Seilu honen erabilera egokiaz ardura duen erakundea.

Nor da Innobasque?

Innobasque, Agencia Vasca de la Innovación- Berrikuntzaren Euskal Agentzia, irabazi-asmorik gabeko asoziazio pribatua da, Euskadin esparru guztietan berrikuntza koordinatzeko eta bultzatzeko sortua, baieta espiritu ekintzailea eta sormena sustatzeko ere.

Zer da osasun emozionala?

Munduko Osasun Erakundearen arabera, Osasun emozionala, "ongizate egoera bat da, zeinean norbanakoa bere gaitasunez ohartzen den,bizitzaren presio arruntei aurre egin diezaiekeen, lan produktiboa eta emankorra egin dezakeen eta komunitateari ekarpena egiteko ahalmena duen".

GOSASUNen inguruan gehiago jakin al dezaket?

Oraindik GOSASUNen inguruan galderaren bat baldin baduzu, ez izan zalantzarik gurekin harremanetan jartzeko gosasun@innobasque.com bitartez.

Nola alda diezaioket logotipoa neure erakundeari?

Erakunde baten logotipoa aldatu ahal izateko "Logotipoa" erlaitzean sartu behar zara "Nire kontua" eremuan. Bertan irudi bat igo ahal izateko aukera emango dizun formulario bat izango duzu. Irudi horrek gehienez 8Mb-eko pisua izan beharko du eta gutxienez 250x250 pixeletako tamaina. Onartzen diren formatuak JPG, PNG eta GIF dira. Behin irudia igota, logotipotzat aukeratu nahi dugun irudi zatia murriztu ahal izateko lanabesa izango dugu. "Irudia murriztu" sakatzean prozesuari amaiera eman eta jardueraren logotipoa azkenean nola geratuko den erakutsiko zaigu.

Nola alda dezaket jarduera baten irudia?

Jarduera baten irudia aldatzeko, jarduera horren edizio orrian "Irudia" erlaitzean sartu behar zara. Bertan irudi bat igo ahal izateko aukera emango dizun formulario bat edukiko duzu. Irudi horrek gehienez 8Mb-eko pisua izan beharko du eta gutxienez 250x250pixeletako tamaina. Onartzen diren formatuak JPG, PNG eta GIF dira.Behin irudia igota, logotipotzat aukeratu nahi dugun irudi zatiamurriztu ahal izateko lanabesa edukiko dugu. "Irudia murriztu" sakatzean prozesuari amaiera eman eta jardueraren irudia azkenean nolageratuko den erakutsiko zaigu.

Esteka interesgarriak